Anne Etchegoyen abeslariak kontzertua eskainiko du urriaren 7an Zugarramurdiko lezean

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 6a, 11:30
Anne Etchegoyem abeslari ezaguna Zugarramurdiko lezean izanen da larunbatean.

Larunbat arratseko 8etan hasiko den emanaldian, Biotz Alai abesbatzak, Paz de Ziganda ikastola haurren abesbatzak, Aukeran dantza konpainiak eta txalapartariek ere parte hartuko dute 

Urriaren 7an, larunbat arratseko 8etan hasita emanaldi ikaragarria eskeiniko du Anne Etchegoyen abeslari ezagunak Zugarramurdiko Lezean. Alai ahots baxuko abesbatzak, Paz de Ziganda Ikastolaren haur abesbatzak, Aukeran Dantza konpainiak, txalapartariek eta bertze gonbidatuek euskal tradizioaren abestien sorta gehi kantautorearen Compostelle bilduma berriaren abestiak antzeztuko dituzte. 

 

Sarrerek 15 euro balio dute eta Zugarramurdiko Lezean bertan salgai daude edo Nafarroako Rural Kutxaren online salmentarako plataforman (www.entradascajarural.com).

Anne Etchegoyen-ek Urrezko Diska lortu du eta “Les voix basques” diskaren 85.000 kopia saldu ditu Frantzia osoan. Han, gehien saldu diren hamarren artean kokatu da eta Mikel Laboaren “Txoria Txori” abestiaren bere bertsioak 1.500.000 bisitak gainditu ditu youtuben.

Larunbateko emanaldia Euskal Telebistak grabatu behar du eta Eguberrietan telebistan ikusteko aukera ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun