36 lasterkarien artean, Dani Iparragirrek 42 minutu eta 25 segundo behar izan zituen 8,4 kilometroko lasterketa egiteko. Bere gibeletik, Pantxo Saint Martin sailkatu zen (00:42:43) eta hirugarren helmugaratu zen Asier Apezetxeak 42 minutu eta 50 segundo behar izan zituen.
Emakumezkoetan bizkorrena Jone Zelaieta izan zen. Honek 52 minutu eta 16 segundotan bukatu zuen lasterketa.
Aipatzekoa da, bertzalde, 8,4 kilometrako lasterketa honek inguruko 18 muga herrietako bi korrikalari gonbidatzen dituela lasterka egitera. Horrez gain, llasterketako lehenbiziko kilometro eta erdian eta azken 200 metrotan zakua eraman behar izaten dute korrikalariek bizkar gainean, 8 kilokoa gizasemeek eta 4 kilokoa emakumeek.