Zugarramurdiko bestak astelehen goizeko eskearekin abiatuko dira

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 11a, 14:18

Hainbertze lagunendako zikiroa prestatzeak lana eskatzen du.

Ortziraleko eginen den zikiroak jendetza erakarriko du aurten ere

Abuztuaren 14an, astelehen goizeko 10:00etan abiatuko dira bestak Zugarramurdin eta suziria aditu bezain fite, auzoz auzoko eskean aterako dira gazteak musikariekin. Ortzeguneko ahate jokoa eta ortziraleko zikiro jatea izanen dira ekitaldi berezienak, baina egunero bada non josta! Hori bai, igandean zikiroko baxerak garbitzea izanen dute Akelarrenean eta segidan, merendua lanean aritu direnendako.

 

ABUZTUAK 14, astelehena

10:00 Suziria eta eskea Jaione eta herriko pandero-joleekin. Ondotik pintxoak Herriko jatetxean. 16:00 Haurrendako jokoak frontoian. 18:30 Herri kirolak plazan 19:00 Polekeleke. 22:00 Piperrada plazan Zernai herriko taldeak animaturik. 22:30 Toomatxak herriko taldearen kontzertua plazan.  Arratsaldean eta gauean dantzaldia plazan Iratzar taldearekin.

 

ABUZTUAK 15, asteartea

12:00 Meza nagusia. Ondotik herriko dantzari ttikien emanaldia eta Herriko Etxeak eskainitako aperitifa. 17:30 Herriko pala txapelketako finalak. Ondotik ­Baztango eta herriko dantzarien emanaldia plazan. Arratsaldean eta gauean dantzaldia ­plazan Kalera eta Gabenara taldeekin.

 

ABUZTUAK 16, asteazkena

12:00 Gorriti eta bere animaliak. 16:00 Haurrendako jolasak eta aparra frontoian. 17:00 Bertso poteoa Maialen Lujanbio eta Igor Elortza bertsolariekin, Sarangak lagunduta. Arratsalde eta gauean Joselu Anaiak plazan.

 

ABUZTUAK 17, ortzeguna

10:00 Plater tiroketa Urbian. 10:30 Zikiroko haragia prestatzea Akelarrenean. 12:00 Ziganteak eta buruhaundiak eskualdeko trikitilari gazteekin. 12:00 Adinekoendako meza. 14:00 Adinekoendako bazkaria Azketan. 16:00 Zikiroko piperrada prestatzea Akelarrenean. 18:00 Ahate jokoa aparkalekuan, plazatik abiatuta. 20:30 Txutxin Ibañez eta rantxerak. 22:30 Valentziatik ekarritako sorpresa. Gauean Tirry&Teri plazan.

 

ABUZTUAK 18, ortziralea

08:00 Lezean Zikiroa prestatzea. 12:00 Aperitifa herriko ostatuetan Baigorriko gaite­roak, Kuxkuxtu eta Irungo Atsegina txarangekin. 17:00 Joanes Pailazoa Museoan. 19:00 Larrain dan­tza eta Muxikoak plazan. Arra­tsaldean eta gauean Laiotz taldea plazan. Ondotik Gaixoa ni gasna eta ardoaz lagunduta.

 

ABUZTUAK 20, igandea

15:00 Zikiroko baxerak garbitzea Akelarrenean eta segidan, merendua lanean aritu direnendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun