Urdazubin ere Salbatore bestak ospatuko dituzte maiatzaren 24tik 28ra. Iruritan baino zortzi ordu beranduago, asteazken arratsaldeko 8etan hasiko dira txupinazoa eta ezkila-jotzearekin. Akitzeko, berriz, igandean Nafarroako Txirrindulari Itzuliaren etapa erregina Urdazubin hasiko da goizean eta arratsaldean ahate jokoa, Bankako Menditarrak taldearen kantuak eta bertze zenbait ospakizun izanen dituzte.
MAIATZAK 24, ASTEAZKENA
20:00 Txupinazoa eta ezkila-jotzea herriko trikitilariekin eta aperitifa. 16:00 Herri afaria plazan Hauspolariek alaiturik.
MAIATZAK 25, ORTZEGUNA
11:00 Meza nagusia. 12:00 Ezkila-jotzea eta aperitifa txistulari eta dantzariekin. 16:30 Haurrendako jokoak 19:00Holako taldearen kontzertua. 21:30 Paella jatea Holako taldeak alaiturik eta ondotik dantzaldia goizaldera arte.
MAIATZAK 26, ORTZIRALEA
12:00 Gorriti bere animaliekin. 14:00 Ugarana emakume elkarteko bazkaria. 16:00 Haurrendako zirku tailerra Zurrumurru antzerki taldearen eskutik, makillaje eta globoflexia ere bai. 19:00 Txokolatada plazan eta ondotik Zirkoloretsua ikuskizuna. 23:00 Kontzertuak Sofokaos, Frikun eta Estu&Larri taldeen eskutik.
MAIATZAK 27, LARUNBATA
14:30 Zikiro jatea Irungo Atxegiña txarangak alaituta eta ondotik, karrika-buelta herrian barna. 16:30 Haurrendako jokoak 21:00 Xingar jatea eta Txamukos mariatxiekin dantzaldia. 00:00 Gabezin taldearekin dantzaldia.
MAIATZAK 28, IGANDEA
11:00 Nafarroako Txirrindulari Itzuliaren etapa erreginaren hasiera. 15:30 Ahate jokoa eta herriko zaldunen ikuskizuna. 17:30 Kantaldia Bankako Menditarrak taldearen eskutik. 19:15 Zozketa. 19:30 Pintxoak.