Txupinazoak eta ezkil-jotzeak hasiera emanen die Urdazubiko Salbatore bestei asteazken arratsean

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 23a, 11:57

Mahai inguruan eginen dituzte aurten ere hainbat ospakizun Urdazubin.

Hondar egunean, Nafarroako Txirrindulari Itzuliaren etapa erregina Urdazubitik abiatuko da 

Urdazubin ere Salbatore bestak ospatuko dituzte maiatzaren 24tik 28ra. Iruritan baino zortzi ordu beranduago, asteazken arratsaldeko 8etan hasiko dira txupinazoa eta ezkila-jotzearekin. Akitzeko, berriz, igandean Nafarroako Txirrindulari Itzuliaren etapa erregina Urdazubin hasiko da goizean eta arratsaldean ahate jokoa, Bankako Menditarrak taldearen kantuak eta bertze zenbait ospakizun izanen dituzte.

MAIATZAK 24, ASTEAZKENA

20:00 Txupinazoa eta ezkila-jotzea herriko trikitilariekin eta aperitifa. 16:00 Herri afaria plazan Hauspolariek alaiturik.

MAIATZAK 25, ORTZEGUNA

11:00 Meza nagusia. 12:00 Ezkila-jotzea eta aperitifa txistulari eta dantzariekin. 16:30 Haurrendako jokoak 19:00Holako taldearen kontzertua. 21:30 Paella jatea Holako taldeak alaiturik eta ondotik dantzaldia goizaldera arte.

MAIATZAK 26, ORTZIRALEA

12:00 Gorriti bere animaliekin. 14:00 Ugarana emakume elkarteko bazkaria. 16:00  Haurrendako zirku tailerra Zurrumurru antzerki taldearen eskutik, makillaje eta globoflexia ere bai. 19:00 Txokolatada plazan eta ondotik Zirkoloretsua ikuskizuna. 23:00 Kontzertuak Sofokaos, Frikun eta Estu&Larri taldeen eskutik.

MAIATZAK 27, LARUNBATA

14:30 Zikiro jatea Irungo Atxegiña txarangak alaituta eta ondotik, karrika-buelta herrian barna. 16:30 Haurrendako jokoak 21:00 Xingar jatea eta Txamukos mariatxiekin dantzaldia. 00:00 Gabezin taldearekin dantzaldia.

MAIATZAK 28, IGANDEA

11:00 Nafarroako Txirrindulari Itzuliaren etapa erreginaren hasiera. 15:30 Ahate jokoa eta herriko zaldunen ikuskizuna. 17:30 Kantaldia Bankako Menditarrak taldearen eskutik. 19:15 Zozketa. 19:30 Pintxoak.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun