erran.eus

627 korrikalarik bukatu zuten Sara Korrika Trail lasterketaren hamabigarren edizioa

  Kirola  Xareta  Sara

Aitzineko hiru urteetan bezala, Durangoko Oier Ariznabarreta nagusitu zen gizonezkoetan eta Abadiñoko Oihana Azkorbebeitia emakumezkoetan 

Sara Korrika Trail mendi lasterketaren hamabigarren edizioa burutu zen martxoaren 26an eta 627 korrikalarik lortu zuten 22 kilometro luze dituen proba gogorra bukatzea. Bizkaitarrak nagusi izan direla erraten ahal da. Aitzineko hiru urteetan bezala, Durangoko Oier Ariznabarreta izan zen bizkorrena (1:51:21). Bigarren izan zen Beñat Marmisollek ere bi ordu baino guttiagotan proba burutzea lortu zuen (1:58:59) eta Beñat Katarainek osatu zuen podiuma (2:00:07). Emakumezkoetan, Abadiñoko Oihana Azkorbebeitia izan zen bizkorrena (2:19:42) eta 27. izan zen sailkapen orokorrean, gizasemeak ere kontuan hartuta. Maria Zorroza bigarren sartu zen (2:21:53) eta Sarah Dinclaux hirugarren (2:30:56).

627 korrikalarik bukatu zuten Sara Korrika Trail lasterketaren hamabigarren edizioa
22 kilometroko ibilbide gogorra osatu behar izan dute aurten ere korrikalariek. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Beteranoetan, Manttaleko Unai Santamaria izan zen bizkorrena eta zortzigarren izan zen sailkapen orokorrean ((2:05:18). Eskualdeko korrikalari nagusien artean, Iñaki Mihura arraioztarra bederatzigarren izan zen (2:05:24), Sarako David Nesprias hogeita bigarren (2:17:23), Igantziko Biltokiko Mikel Urtxegi hogeita bederatzigarren (2:20:48), SPUC taldeko Benoit Poupinet berrogeita batgarren (2:25:32) eta Frederic Laxalde taldekidea berrogeita hamabigarren (2:28:26). Emakumezkoetan, Manttaleko Jone Zelaieta beratarra zortzigarren izan zen (2:57:11) eta Corinne Haristoy azkaindarra 23. (3:34:29)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa