Zikiroarekin borobilduko dituzte Zugarramurdiko besta bikainak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abu. 13a, 10:33

Astelehen arratsaldean eginen dute ahate jokoa.

Ortziral goizeko 10etan botako dute lehen suziria eta bortz eguneko egitarau zabala prestatu dute 

Ortziral goizeko 10etan bitako den suziriarekin eta ezkil joaldiarekin abiatuko dira Zugarramurdiko bestak. Larunbatean pala txapelketaren finala, igandean bertso-poteoa Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Sarako txarangarekin, astelehen arratsaldean ahate jokoa eta asteartean lezeko zikiro jatea izanen dira ekitaldi nagusiak.

 

ABUZTUAK 14, ORTZIRALA

10:00 Besta hasierako suziria eta ezkil joaldia. Ondotik eskea herrian barna Carles eta Xabi musikariekin. Ondotik pintxo-bazkaria Herriko Etxean eskean ibili direnentzat. 16:00 Haurren jokoak frontoian. 22:30 Piperrada eta Saharako kantarien emanaldia plazan. 23:00 joko besta plazan. Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiko taldeen artean. Arratsaldez-gauez dantzaldia TRAKETS taldearekin.

 

ABUZTUAK 15, LARUNBATA

12:00 Meza nagusia. Ondotik Herriko eta Sarako dantzarien emanaldia plazan. Ondotik aperitifa Herriko Etxeak eskainita. 17:30 Herriko Pala txapelketaren finala. Ondotik Herriko eta Sarako dantzarien emanaldia plazan. Arratsaldez-gauez dantzaldia GABEZIN taldearekin.

 

ABUZTUAK 16, IGANDEA

12:00 Gorriti eta bere animaliak: basurdeak, oilarrak, pottokak...16:30 Haurren jokoak frontoian eta aparra.17:00 bertso-poteoa herriko ostatuetan barna Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Sarako txarangarekin. 18:30 Herri kirolak plazan. Arratsaldez-gauez dantzaldia JOSELU ANAIAK taldearekin.

 

ABUZTUAK 17, ASTELEHENA (HAURREN EGUNA)

10:00 Plater tiroketa Urbian. 12:00 Giganteak eta buruhaundiak eskualdeko trikitilariek alaiturik. 12:00 Meza. 14:00 bazkaria Azketan. 16:00 Zikiroko piperrak eta tipula prestatzen hasiko dira Akelarrenean. 17:30 ahate jokoa Urruñako Herburu txarangak alaiturik. Arratsaldean Dantzaldia OHARKABE taldearekin. 22:30 Valentziatik ekarritako sorpresa. Gauez DJ TIRRI&TERY.

 

ABUZTUAK 18, ASTEARTEA

08:00 Zikiroa prestatzen hasiko dira lezean. 12:00 Aperitifa herriko osta­tuetan barna Urruñako Herburu txaranga, Los Incansables Txaranga eta Bai­gorriko gaiteroekin. 14:30 Zikiro jatea lezean, Gaitero eta txarangarekin. 19:00 Larraindantza eta muxikoak plazan gaiteroek eta txarangak eskainita. Arra­tsalde eta gauez dantzaldia laiotz taldearekin. Ondotik Gaixoa Ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun