Senpereko etxeen datuak biltzen hasi da Auxtin Zamora

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 22a, 09:12
Senpereko eliza eta gaztelua.

1.900 etxeren izenak eta koordenatu geografikoak lortu nahi ditu

Senpereko etxe guzien izenak eta lur gaineko bere datu guzien biltzea (koordenatu geografikoak) hasia da Auxtin Zamora senpertarra.
«Gure herrian, eta naski, Euskal Herriko bertze herrietan ere, etxe bakoitzak, orain arte, izen bat, eta beraz, istorio bat bazuen; hori, asko lekutan, gero eta gehiago, ahanzten ari dira. Hau damugarria zaigu!», dio senpertarrak.

 

Senpereko Herriko Etxea, momentu honetan egiten ari den egoitzen zenbakitzeek erreztuko duten helbideen aurkikuntza, baina Zamoaren irudikotz, «hala ere, Senpere ez ginuke, ohartu gabe, hiri giro batean sartua ikusi behar. Leku anonimo, istorio anonimo, gizakitasun gabeko zenbaki batzuetan bakarrik, gure bizi soziala, kristalizatzera uztea! zer domaia litaiken!».

Etxez etxe pasatuz, Auxtin Zamorak sustatu ditu etxe berrien jabeak, bai berdin izenik ez duten lehengoko etxeko jabeak ere, beren egoitzeri, izendapen bat bat eman diezaioten. Gehienak ados baldin badira, «askori ez zaie inporta, etxea, merkatu eta kontsumoko gauza bat bilakatu baitzaie». Oraiko garaian, Senpereko 1.900 bat etxeen gainean, oraino 800 bat ikustekoak ditu. Oraino hiru hilabeteren ikerketa baduela uste du Auxtin Zamorak. Bere lana errexteko, galdetzen du etxe berriak (20 urte hautan eraikiak) dituzteneri (nahi edo ahal badute) izenak internetez bidali diezaioten: (olerkibilduma@sfr.fr). Horrela, «geroan ere, beren aztarnak gure herriaren funtsetan eta izaitetasunean aurkituak izan litezke».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun