Igandean Herri Urrats, ikastolen aldeko festa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko maiatzaren 8a

Atxik ikastola bildu leloarekin, Ziburuko Kaskarotenea ikastola eraikitzeko dirua biltzea izango du helburu aurtengo Herri Urrats jaiak. Ikasturte hasieran gatazka izan zuen ikastolak herriko etxearekin, eta, azkenean, lur pribatu batera joatea deliberatu du Seaskak, eremua erosi, eta ikastetxea eraiki beharko dute orain. Senpereko lakuaren bueltan izanen da besta eta musika talde ezagunen emanaldiez gain, haurrentzako egitaraua ere indartu egin dute aurten. Gainera, igandean Senperera joaterik ez dutenek seaska.eus atarian beraien ekarpena egiteko aukera ere izanen dute.

Urtero bezalaxe, bost gune osatuko dituzte Senpereko lakuaren bueltan. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira nagusi, txikienentzat hiru txoko prestatu baitituzte: puzgarriak, zurezko marrazketa, tranpolina, eskalada, tailerrak... Irrien Lagunek paratutakoa barne. Azken hau izanen da irekitzen lehena, 10:00etan irekiko baita, gune horretatik nahiko hurbil dagoe Hur Egia Etxean harrera ofiziala eginen den une berean. Gainerakoak 10:30etik 11:00etarako tartean irekiko dituzte eta arratsalde erdira arte izanen da non gozatua.

Aurtengo berrikuntza nagusia Baxe Nafarroa gunean egingo den Erronka da. Ikastoletako bigarren mailetako gazteentzako proba, 13-16 urteko gazteentzat pentsatua alegia. Zenbait proba gainditu beharko dituzte taldeka, fisikoak zein beste mota bateko abileziak neurtuko dituztenak.
Segidan duzue gunez gune prestatutako egitaraua:

Araba gunea

11:00 HU Kantuz. 12:30 Mutxikoak. 14:00 Kalakan. 15:30 Maialen. 17:00 Glaukoma. 18:30 Zezenaren taldea.

Gipuzkoa gunea

10:30 Euskararen taupadak. 12:30 Irri Herri Ainitz. 13:30 Ginkana. 16:30 Ane eta Piratak parrandan.

Nafarroa

10:00 BBAX. 11:00 Torii. 12:30 Oihan Vega. 14:00 Joxe Replay. 15:30 Betagarri. 17:30 Willis Drummond.

Lapurdi11:00 Bertso saioa. 12:00 Aire ahizpak. 13:30 Aguxtin Alkhat. 15:30 Nahia & Matthys. 17:00 Tadusak.

Hondartza

11:00 Ezpela. 11:45 Los seveutons. 13:30 Etorkizuna. 14:00 Izartxo. 14:45 Zirikolatz. 15:30 Aukeran.

 

 

Erlazionatuak

Herri Urrats 2015

Xorroxin irratia 2015 mai 06 Xareta   Senpere

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun