301 - Eskaintzak

Berako zahar etxean erizain bat behar dute

BERA. San Jose zahar etxean erizain bat behar dute, lanaldi osoan. Erizaintza gradua edo diplomatura duena, euskaraz jakitea eta geriatrian aritua izatea baloratuko dute. Hasieran urtebeteko kontratua, gero mugagabea egiteko aukerarekin. Deitu (Amaiarekin harremanetan jartzeko eskatu) edo bidali CVa azaroaren 13a baino lehen: resibera@laresnavarra.org.

Telefonoak: 948 63 01 04