Ur eta lur

Irailaren 4tik 6ra Autentika feria Iruñean

Xorroxin irratia

Irailaren 4tik 6ra, Autentika azokaren bigarren edizioa eginen da Iruñean. Batasunaren Pribilegioari lotutako ganadu azoka da, eta aurten bikoiztu eginen du bere dimentsioa, hiru egunez Nafarroako hiriburua abeltzaintzaren, gastronomiaren, tokiko ekoizpenaren eta herritarren arteko topagune nagusi bihurtzeko. Iruñeko Udala, Intia eta Reyno Gourmet dira antolatzaile nagusiak. Autentikako koordinatzailearekin izan gara asteburuan izanen denaz zerbait gehiago jakin nahian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun