Lorentzo eta Xartaxa

Bortzirietako udalekuak arrakastatsu aurten ere

Xorroxin irratia 2026ko uztailaren 14a

Bortzirietako udalekuak arrakastatsu izaten ari dira aurten ere. Bortzirietako Euskara Zerbitzuak antolatzen ditu Dindaia Fundazioaren bitartez. 228 gaztetxok izena emanda, harrera bikaina izan dutela ez dago dudarik. Sanferminak pasata, aste honetan hasi dira Lesakan, eta gainerako lau herrietan joan den astetik udalekuetan daude gaztetxoak.

Baztango Udako Jostaldia, berriz, abuztuan izanen da. Dindaia Fundaziora joko dugu goiz honetan, Larraitz Muñoarekin mintzatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun