30/40 zenbakiekin ilustratu zuten ospakizunaren motiboa. Izan ere, 1986an sortu zuen Peio Martikorena ekintzaileak Martiko kontserba enpresa eta hamar urte beranduago, 1996an, Venta Peio. Aurten bete dituzte, hortaz, 40 eta 30 urte, hurrenez hurren. Bada, egindako ibilbidea behar den bezala ospatzeko, ekainaren 8an enpresa-talde osoko 1.400 pertsona elkartu ziren Dantxarinean, langile, langile ohi eta gainerako gonbidatuen artean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.