Bi partidetan bikote garailea nagusi izan zen hasieratik bukaerara. Lehenengo partidan Barrenetxeak agindu zuen eta 15-7 aurreratu ziren. Bigarren jokoan gehiago estutu dute urdinek, baina 7-9 aurreratu eta gero 8 eta 2ko partzialak erabakita utzi zuen kanporaketa. Martixpek bikain lagundu zuen atzelari hernaniarra eta aurkarietan ez Susperregik, ezta Larrañagak ere ez zuten euren mailarik onena erakutsi.
Bigarren finalerdia ere gorrien aldekoa izan zen, lehenengo jokoa berdinduagoa izan arren. 7-6 jarri dira aurretik gorriak eta 6-0 partzialarekin erabakita utzi zuten jokoa Bigarrenean 8-0 aurreratu ziren eta partida ia erabakita utzi zuten. Hurbildu ziren urdinak, baina ez zuten aukerarik izan, 15-5 galduz.
Ezkurra II.a eta Martixpe aurrez aurre finalerdian
Gauzak honela, apirilaren 18an, larunbatean 16:30ean hasiko den jaialdian jokatuko dituzte Berria txapelketako finalerdiak. Lehenbizikoan (jaialdiko bigarren partidan), Josetxo Ezkurra II.a eta Imanol de Rueda Martixpe doneztebarrak aurrez aurre izanen dira, Goikoetxea VI.a eta Barrenetxea lagun dituztela. Beraz, doneztebar bat bai ala bai izanen da finalean. Ondotik, bigarren finalerdian, Arluziaga eta Azpiroz, Segurolaren eta Aldaberen kontra ariko dira. Jaialdiko lehen partidan, Goikoetxea V.a eta Ugarte II.a, Susperregiren eta Aiestaran VI.aren kontra aruk dira.