TTIPI-TTAPAren kide edo harpidedun baldin bazara eta posta elektronikoa baldin baduzu, probestu ERRAN.EUSen eta ERRAN App-an dituzun abantaila guztiak
Laburki, zein dira abantailak?
- ERRAN App-a mugikorrean instalatuta baldin baduzu, TTIPI TXARTELAren deskontuak non dauden ikusiko duzu, eta ERRAN App-an bertan izanen duzu kide txartel digitala, saltokian zure burua identifikatzeko.
- Zozketa eta lehiaketa guztietan zuzenean (klik bakarrarekin) parte hartzeko bidea izanen duzu, lehendik e-mailarekin erregistratua baldin bazaude.
- TTIPI-TTAPA aldizkariaren PDF aberastua bereziki mugikorrean leitzeko/ikusteko/entzuteko modua izanen duzu (argazki galeria, audio eta bideoekin).
- ERRAN App-an kideen arreta atala duzu eskura, datuak aldatzeko, intzidentzien berri emateko (aldizkaria ez duzula hartu, irratia ez dela entzuten…) edo bertze edozein eskaera edo abisu bidaltzeko.
- Deskargatu hemen ERRAN aplikazioa ANDROID zein iOSrako.
Dagoeneko KIDE bazara baina ez baldin bazenuen inoiz zure e-maila eman, edo, eman baldin bazenuen ere, ez bazenuen garaiz aktibatu, kasu horretan:
- Bidali mezu bat info@ttipi.eus helbidera izen-deitura eta e-maila emanez edo deitu 948 63 54 58 telefonora datua emateko.
- Zure datu-fitxategia osatu ondotik, ongietorri mezua hartuko dugu posta elektronikoan. Badaezpada, begiratu spam-en artean sartu ote den.
- Kontuan hartu behar duzu eman zenigun posta elektroniko berdinarekin erregistratu behar duzula. Gainerakoan, sistema informatikoak ez du jakinen bazkide zarela.
- Pasahitza ahaztu baldin baduzu, “pasahitza berreskuratu” botoiari eman eta segidan mezu bat hartuko duzu posta elektronikoan pasahitz berria sartzeko.
- Kontuan hartu posta elektroniko eta pasahitz berberak balio duela ERRAN.EUS eta ERRAN App-an sartzeko.
- Prozesu honetan arazorik izanez gero, bidali mezua info@ttipi.eus helbidera eta lagunduko dizugu.