Partida hasi eta berehala aitzinetik paratu ziren doneztebarrak, Eki Erasunek sartutako golarekin, baina bigarren zati hasieran berdindu egin zuen Baztanek, Aritz Maisterrenaren golaren bitartez. Partida berdinketarekin akituko zela zirudienean, azken jokaldian Imanol Zocok sartutako golak garaipena eman zien baztandarrei. Denboraldiko lehen partida galdu arren, Doneztebek igoera zuzeneko postuan segitzen du partida bat guttiago jokatua izan arren (asteazkenean jokatuko du Tuteran Lourdesen kontra gibeleratutako partida hori) eta baztandarrak aunitz hurbildu dira goitiko postuetara.