ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Nafarroako autonomikako futbol derbi nagusia azken minutuan irabazi dio Baztanek Donezteberi eta eskubaloikoa Errekak BKTri

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 1a

Baztan eta Doneztebe futbol taldeetako jokalariak, Giltxaurdin lehen aldiz jokatutako derbiaren atarian. Azken minutuan sartutako golarekin nagusitu ziren baztandarrak. Argazkia: Ondikol

Futbolean Beti Gazteko eta Baztango neska kadeteek berdindu egin dute eta eskubaloian Errekako eta BKTko neska kadeteen derbian baztandarrak gailendu dira.

Azaroko hondarreko asteburuak Baztango eta Doneztebeko futbol eta eskubaloi talde nagusien arteko derbiak ekarri ditu eta bietan emozioa izan dute azken unera arte. Futbolean, lehen aldiz Nafarroako lehen maila autonomikoko derbia jokatu zuten ikuslez lepo eta giro bikaina izan zuen Giltxaurdin Baztanek eta oraindik partidarik galdu ez zuen Doneztebek. Partida hasi eta berehala aitzinetik paratu ziren doneztebarrak, baina bigarren zati hasieran berdindu egin zuen Baztanek. Partida berdinketarekin akituko zela zirudienean, azken jokaldian Imanol Zocok sartutako golak garaipena eman zien baztandarrei. Halere, Doneztebek igoera zuzeneko postuan segitzen du eta baztandarrak aunitz hurbildu dira goitiko postuetara. Eskubaloian ere berdintasun handia izan zen Errekako eta BKTko emakumeen artean larunbat arratsaldean Doneztebeko kiroldegian. Azkenean, gol bakarragatik irabazi zuen Errekak eta lider segitzen du. Futbolean bertze derbia bat ere jokatu zuten Beti Gazteko eta Baztango neska kadeteek Mastegin eta berdindu egin zuten. Eskubaloian ere, Errekako eta BKTko neska kadeteen arteko lehia izan zuten larunbat goizean Donezteben eta baztandarrak gailendu ziren. Errekako gizonezkoek ere etxean irabazi dute eta, errugbian, BRT Menditarrak taldeak garaipena lortu du.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 2 (Aritz Maisterrena eta Imanol Zoco) - Doneztebe FT 1 (Eki Erasun), Nafarroako kategoria nagusian lehen aldiz jokatutako derbian baztandarrak nagusitu dira.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Asier Taberna) – Oiartzun 1

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B 2 (Gilen Quertier eta Iker Oteiza) – Beti Kozkor B 2

Aurrera KE 0 – CD Kirol Sport 1

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Sporting de Herrera 1 - Gure Txokoa 2 (Unai Etxeberriaren golak)

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

Doneztebe FT 1 (Omar Irazoki) – CD Amaya 2

Baztan KE 5 (Emilio Oiaregi, Haritz Bidegainek 2, Garikoitz Santesteban eta Asier Barberena) – CD Aoiz 4

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CF Sabeit Femenino B 0 - Baztan KE B 5 (Oier Garaikoetxeak 2, Aitor Ripa, Julio Cesar Salgado eta Aimar Lizasoain)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Gure Txokoa 1 (Gaizka Sein) – Kostkas CD 2

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Touring KE B 1 - Beti Gazte 5 (Aimar Otxandorenak 3, Yeray Gerometta eta Nahuel Gerometta)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

UD Mutilvera B 0 - Baztan KE 3 (Ainhoa Juberak 2 eta Lucia Baldanta)

Aurrera KE – Berriozar CF A, abenduaren 13ra atzeratua.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

UDC Txantrea B 4 - Baztan KE A 2 (Eneko Irazoki eta Josu Larraioz)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

CD Liceo Monjardin 0 - Doneztebe FT A 8 (Aimar Gartxitorena, Lukas Ezkurrak 2, Oier Rekarte, Mikel Urreagak 2, Markel Ariztegi eta Enaitz Goñi)

Baztan KE B 5 (Hegoi Azkarate, Ibai Mugika, Junes Alzuri, Sustrai Lacosta eta Urko Azkarraga) – JD San Jorge A 8

Doneztebe FT B 0 – CD Asdefor A 2

Aurrera KE 10 (Hodei Sagastibeltzak 5, Oihan Domintxin, Unai Labaienek 2, Ander Rafael Freire eta Ibai Lasarte) – CD Amaya B 0

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailan

Real Sociedad B 9 - Beti Gazte 1 (Ibai Criado)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Landetxa 2 - Gure Txokoa 6 (Ekhiotz Iratzokik 2, Jon Arostegik 2, Iker Etxepare eta beraien atean)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 7 (Mara Aracuesek 2, Muskoa Lazkano, Kenia Rico, Barbara de Caceres, Arati Aranburu eta Olatz Irazoki) – Landetxa 0

Nafarroako neska kadeteak

Beti Gazte 2 (Alazne Altxuren golak) - Baztan KE 2 (Irati Galarregi eta Elene Muratori), neska gaztetxoen derbian berdindu egin zuten Mastegin.

Aurrera KE 3 (Nuria Irujo, Amalur Alonso eta Alaia Telletxea) - CD Asdefor 0

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa A 3 (Jon Lazkano, Angel Taberna eta Jon Martikorena) – Usurbil FT 1

Allerru KE 2 - Beti Gazte 2 (Oihan Leiza eta Ioritz Iguzkiagirre)

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Ademar 5 - Baztan KE A 6 (Ibon Irazokik 3, Julen Goñi, Patxi Baldanta eta Zuhaitz Muñoz)

Doneztebe FT 2 (Martin Aginaga eta Ekin Inda) – CD Asdefor B 2

Aurrera KE 4 (Juba Vicentek 2, Aitor Saralegi eta Aiert Baraibar) – CD Cendea de Cizur 2

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Baztan KE B 11 (Oihan Unanuak 4, Gaizka Azkarragak 3, Joanes Bengoetxeak 3 eta Inar Alastuey) – CD Asdefor B 0

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailan

Gure Txokoa 4 (Sara Lazkanotegik 2, Haizea Villanueva eta Bidea Ramirez) – Touring 5

Nafarroako neska infantilak

Baztan KE atsedena.

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligan

Erreka KE 32 – Anaitazarra 25

Emakumeen ligan

Erreka KE 28 - BKT Baztango Kirol Taldea 27, derbia doneztebarrek irabazi zuten Doneztebeko kiroldegian.

Erreka eta Baztango BKT eskubaloi taldeetako emakumeak larunbatean gainezka zegoen Doneztebeko kiroldegian jokatutako derbiaren ondotik. Gol bakarragatik irabazi zuten doneztebarrek.

 

Neska jubenilak ligan

Uharte - BKT Baztango Kirol Taldea, abenduaren 8ra gibeleratua.

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE 24 – Anaitasuna B 37

Mutil kadeteak ligan

Erreka KE 29 – Uharte B 27

Neska kadeteak ligan

Erreka 19 - Baztango BKT A 21, neska gaztetxoen derbian baztandarrak gailendu ziren.

Neska infantilak bigarren fasea

BM Tafalla A 22 - Erreka KE 15

Lekunberri Eskubaloia 22 - Aurrera KE A 19

Baztango BKT 20 – Anaitasuna B 20

Uharte B 29 - Aurrera KE B 23

Mutiko infantilak

Cantolagua 25 - Erreka KE 44

Alebin mistoa

ECA Malkaitz A - Baztango BKT A

Erreka KE atsedena.

Neska benjaminak

Baztango BKT A – BM Loyola B

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra atsedena.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak 54 – Orbinox Gipuzkoa Sortzen 19

Euskal liga sub-18, bigarren faseko bigarren mailan

Gabiria Txingudi-Baztan atsedena.

Euskal liga sub-16, lehen mailan

Txingudi-Baztan 10 – Uribealdea 11

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun