Zortzi bertsolari ariko dira kantuan: Ekhiñe Zapiain Arlegi, Eki Mateorena Zozaia, Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Sarai Robles Vitas eta Xabat Illarregi Marzol.
Horietatik lau dira eskualdekoak. Leitzarrak hiru: Eki Mateorena Zozaia, Joanes Illarregi Marzol eta Xabat Illarregi Marzol; eta beratar bat: Ekhiñe Zapiain Arlegi. Zortzi bertsolaritik bik gainera, lehenengoz kantatuko dute finalean: Matorenak eta Zapiainek.
Saioa aurkezten Ainhoa Larretxea Agirre beratarra eta Ander Aranburu Arriola ariko dira, eta epaile lanetan Amaia Telletxea aranztarra, Cesar Etxeberria, Jon Diaz de Mendibil, Joseba Beltza, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Patxi Barberena. Idazkariak Ainhoa Goñi eta Nerea Goñi izanen dira.
Txapeldunari txapela paratzeko arduraduna Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea izanen da, eta elkartearen izenean Sergio Barandiaran igoko da oholtzara.
Sarrerak eskuragarri
Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian erosi daitezke. Internet bidezko sarrerak erosteko aukera azaroaren 29an bukatuko da, 12:00etan. Hortik aitzinera, sarrerarik geldituko balitz bakarrik salduko lirateke, leihatilan, 15:00etatik aitzinera.