Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituan txapeldun izan dira Koldo Herrera eta Aitor Aizkorbe

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 17a

Koldo Herrera eta Aitor Aizkorbe garaile Adunan, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko azken proban. Sailkapen orokorrean ere txapeldun suertatu dira erreleboka.

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko zazpigarren eta hondarreko proba jokatu zen larunbatean Adunan (Gipuzkoa). Binakako modalitatean, erreleboka, garaile suertatu ziren Koldo Herrera Urroz sunbildarra eta Aitor Aizkorbe Jimenez goizuetarra. Hala, zirkuituko txapeldun suertatu dira Herrera eta Aizkorbe.

 

Txirrindulari sunbildarra eta korrikalari goizuetarra zirkuituko zazpi probetatik bortzetan garaile suertatu dira erreleboka

Hamabosgarren edizioa bete duen zirkuituak zazpi proba ditu eta horietatik bostetan garaile suertatu dira, Herrera mendi bizikletarekin eta Aizkorbe lasterka. Bertze proban bigarren izan ziren (hain zuzen, Euskal Herriko Mendi Duatloi txapelketa erabaki zen urriaren 18an Kanpezun eta bertze sunbildar bat, Eneit Bertiz eta Aimar Otxoteko lesakarra suertatu ziren txapeldun). Bertze proban, Koldo Herrerak parte hartu ezin izan zuen batean, Aizkorbek bakarrik egin zituen mendi bizikletan eta lasterka egin beharreko zatiak, eta meritu handiko hamabigarren postua lortu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun