Gaur ere grebarako deia egina dute Lanbide Heziketako zentroetan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 4a

Baztan-Bidasoko Lanbide Heziketako irakasleek atzo Iruñean egindako mobilizazioetan parte hartu zuten.

Nafarroako Lanbide Heziketa publikoko zentroetan atzokoa izan zuten hiru greba egunetan lehenbizikoa. Gaur emanen diote segida.

Eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeetan erantzun handia izan zuen atzoko lanuzteak. Elizondoko Lanbide Eskolan, adibidez, irakasleen % 82k babestu zuten greba eta Berako Toki Ona institutuan % 80k. Gaur bigarren greba eguna izanen dute eta Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek «greba egun hauetan eta deitutako mobilizazioetan aktiboki parte hartzeko» deia egin diete irakasleei.  

Gaur ere 08:00etan ikastetxeetan piketeak egiteko deia egina dute. 09:00etan elkarretaratzea eginen dute Iruñeko Baluarten, eta 12:00etan manifestazioa CENetik Baluartera. Bihar, berriz, 10:15ean elkarretaratzea eginen dute Nafarroako Jauregiaren aitzinean.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun