Galarretan larunbatean 15:15ean hasiko den jaialdiko bigarren partida jokatuko dute Urnietakoak eta Saldiaskoak eta, hirugarrenean, Oriamendi txapelketako finalerdia jokatuko dute Jabalerak eta Eskuderok, Gurrutxagaren eta Apezetxearen kontra
Buruz buruko txapelketako finalerdiaz gain, binakako Oriamendi txapelketako finalerdia ere jokatuko dute larunbatean Galarretan. Jaialdiko hirugarren partida izanen da eta Aimar Jabalera doneztebarra eta Eskudero, Gurrutxagaren eta Oier Apezetxearen kontra ariko dira, finalerako txartelaren bila.
Larunbateko jaialdiko lehen partida Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak, Goikoetxea V.aren eta Azpirozen kontra jokatuko dute.