Bertako barietate zaharreko tomate onena ere saritu dute sari berberarekin. Doneztebeko Oihana Mitxelenak eskuratu du, Narbarte barietateko tomatearekin.
Tomate barietate zaharrak plazaratzeko lehen lehiaketa egin dute abuztuko hondarreko igandean Donezteben, Gasterea eta Gazteluku elkarteek, Reyno Gourmeten eta Doneztebeko Udalaren babesarekin antolatua. Nafarroako produktu ekologikoen sorta eta diploma eman zaizkie hiru tomate onenei. Lehenbiziko saria Sunbillako Isabel Gagok eskuratu du, Agoitz barietateko tomate batekin. Bigarren saria Sunbillako Juan Tomas Latasak lortu du, Lesaka barietateko tomatearekin eta hirugarren saria Narbarteko Patxi Iriartek, Narbarte barietateko tomatearekin.
Bertako barietate zaharreko tomate onena ere saritu dute sari berberarekin. Doneztebeko Oihana Mitxelenak eskuratu du, Narbarte barietateko tomatearekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.