BOISEKO EUSKAL JAIALDIA 2025

[BIDEOA] Boiseko Euskal Jaialdia hasteko Triki Traka Stomp taldearekin dantzan ibili ziren

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 30a

Arbaso euskaldunak dituzten Boisen sortutako gazteek osatzen dute musika taldea

Euskal diasporak AEBko Idaho estatuko hiriburua den Boisen uztailaren 27tik abuztuaren 3ra ospatzen duen folklore jaialdi handian parte hartzen ari da Maite Goizueta Iaben, Arizkunen sortutako emakumea. Duela bi urte, Azpilkuetan sortutako Miguel Yaben aitatxiren arrastoaren bila New Yorkeko Ellis Islandera egindako txangoaren berri eman zion Ttipi-Ttapari. Orain, lehen aldiz, Boiseko euskal jaialdian dago eta bertako kontuak irudi eta hitzen bidez azaltzeko borondatea azaldu digu. Bortz urtetik behin egiten da jaialdia, baina, pandemia medio, azkena, duela hamar urte egin zen.

Hasteko, igandean, Triki Traka Stomp musika taldearen emanaldia eta dantzaldia izan zuten. Arbaso euskaldunak zituzten Boisen jaiotako gazteak dira musikariak. Emanaldia Boiseko Hap Hap Longe ostatuko terrazan izan zen, leku atsegina. Dantzan gustura ibili zen jendea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun