Ttakun Biraren XI. edizioa da aurtengoa eta atzo abiatu ziren Hernanitik. Goizuetan izan zuten helmuga, baina bidean Astigarragatik, Oiartzundik eta Artikutzatik pasatu zuten. Gaur, berriz, bigarren etapa izan dute eta Goizuetatik abiatuta Saldiasera 56 kilometro egitekoak zituzten, Ezkurra, Eratsun, Zubieta, Ituren, Elgorriaga, Doneztebe, Urroz eta Beintza-Labaiendik pasatuta.
Biharko etapa, Saldiastik Ziara aurreikusi dute (47 km); laugarrena Ziatik Lezaunera (laugarrena Ziatik Lezaunera (61 km) eta bosgarrena eta azkena Lezaundik Lakuntzara (36 km). Hala borobilduko dute bizikleta bira ostegunean.
Ttakun Biran dabil Ane Apezetxea Gorrotxategi goizuetarra, eta hala mintzatu da TTIPI-TTAPArekin.