Bina haur Erratzura, Elizondora eta Iturenera etortzekoak ziren, eta gainerakoak Iruritara, Zigara, Narbartera, Donamariara eta Sunbillara eta abuztuaren 29ra arte eskualdean pasatzekoa zuten uda. Dena gibelatu da, ordea, eta harrera familiek «emozioak dantzan» dituztela adierazi du Saharaztanek: «ez baitakite gaur-gaurkoz noiz ailegatuko diren». Gehiago ere erran du: «Eta zer erran basamortuan 50 gradutik goiti, ur eskasiarekin, ulitxa aunitzekin, argi mozketekin... sufritzen ari diren haur eta beraien familien ilusio, gogo eta beharrez?». Gaineratu duenez, «momentuz egun batzuk esperatu beharko ditugu gure etxeetan, plazetan eta karriketan Mohamedu, Kente, Nana, Dumaha, Brahin, Mohamed, Nayat eta bertzeekin elkartzeko».