Euskara eta abentura eskutik hartuta, 126 gaztek eta 28 laguneko lantaldeak atzo Atharratzen abiatu zuten Euskarabenturaren edizio berria. Hilabete osoan zehar, 27 herri iraganen dituzte, tartean, eskualdeari dagokionez, Lesakan, Urdazubin eta Amaiurren ere geldialdiak izanen dira uztailaren 18, 19 eta 20an hurrenez-hurren. Gaurko etaparen abiatu berritan Haizea Solagurenbeaskoarekin, komunikazio arduradunarekin, zuzenean egon gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.