Tenperatura altuak
Tenperaturari dagokionez, bai gaur, bai bihar, Aemet meteorologia agentziak 13:00etatik 21:00etara ezarri abisu horia. Tenperatura maximoa 36ºCra ailegatzea espero dela jakinarazi du.
Mendiko suteak izateko arriskua
Mendiko suteen kasuan, gaur eta bihar abisu gorria ezarri du Nafarroako Gobernuak, arriskua «muturrekoa» dela erranez. Asteazkenean, berriz, abisu laranja ezarri dute eskualdeko herri batzuetan: Areson, Leitzan, Ezkurran, Eratsunen, Saldiasen, Beintza-Labaienen, Zubietan, Oizen eta Donamarian. Alegia, sute arriskua «hagitz altua» izanen da herri horietan. Gainerakoetan, berriz, abisua horia izanen da, hau da, «arrisku altua».
Debekuak
Sute arriskua hagitz altua edo muturrekoa baldin bada, herri lurretatik kanpo debekatua dago:
- Toki ireki guzietan sua biztea.
- Erreketak egitea, nahiz eta lehendik baimenduak izan.
- Errepide sareko atsedenlekuetan sua biztea, bai jostetako tokietan, bai kanpatzeko tokietan ere, nahiz eta horretarako prestatutako tokiak izan.
- Makinak eta ekipoak erabiltzea, horien erabilerak txinpartak edo deskarga elektrikoak sortzen baditu, beti ere baimenik ez duten kasuetan.
- Material piroteknikoa erabiltzea.
- Konbustio objektuak edo sutea sortzen ahal duten bertze edozein material botatzea edo uztea.