Mendi bizikletako XCO modalitateko Nafarroako txapelketa jokatu zen ekainaren 8an Arguedasen. Junior mailako podiuma, oso-osorik Saltoki Conor taldearekin ari diren eskualdeko txirrindulariek osatu zuten. Oihan Aleman iruritarra izan zen txapeldun eta, bere ondotik, Gazteluko Mikel Telletxea bigarren izan zen eta Igantziko Unai Iñarrea hirugarren.
Gogoratu behar da 23 urtez beheitiko mailan ere bi lehenbizikoak eskualdeko txirrindulariak izan zirela. Katea Bike taldeko Eneit Bertiz izan zen txapeldun eta Saltoki UCI-Team taldeko Jon Egizabal leitzarra bigarren. Hirugarren, Lacunza Construcciones taldeko Hegoi Almandoz izan zen.