Aipatzekoa da 23 urtez beheitiko kategorian, Bertizen gibeletik, podiumeko bigarren koskara igo zela Saltoki UCI-Team taldeko Jon Egizabal leitzarra. Junior mailako podiuma, berriz, oso-osorik Saltoki Conor taldeko eskualdeko txirrindulariek osatu zuten. Oihan Aleman iruritarraren ondotik, Gazteluko Mikel Telletxea bigarren izan zen eta Igantziko Unai Iñarrea hirugarren.