Lanak N-121-A errepideko 40+900 eta 52+430 kilometro-puntuen artean eginen dituzte eta horrek eragina izanen da Oronozko lotunetik Sunbillako Arrigaztelu tunelera arte.
Trafikoan eragin hauek izatea aurreikusi dute:
- Maiatzaren 27a, asteartea: Trafikoa desbideratuko dute Irungo noranzkoan NA-121-A errepideko 41. kilometroan NA-1210 errepidetik, Oronoz eta Narbarte zeharkatuz.
- Maiatzaren 28an, asteazkena: Trafikoa Iruñerako noranzkoan desbideratuko dute NA-1210 errepidetik, Doneztebe inguruan.
- Maiatzaren 29a, ortzeguna: Trafikoa desbideratuko dute Sunbillako iparraldeko biribilgunetik Sunbillako hegoaldeko biribilguneraino Iruñerako noranzkoan.
- Maiatzak 30, ortziralea: N-121-A errepideko trafikoa Irunerako noranzkoan desbideratuko dute NA-1210 errepidetik, 51+950 kilometro-puntuan, Sunbillara sartzeko iparraldeko biribilgunean.
N-121-A errepidetik desbideratzen ez den trafikoak errei aldaketak izan ditzake eta aldaketa horiek behar bezala seinaleztatuta.