ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Garaipenik gabe baina «esperientzia mundiala» bizituta bueltatu da Erreka Kataluniako igoera fasetik

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 26a, 08:00

Errekako jokalariak eta zaleak Banyolesen. Partida bakar bat ere ez dute irabaztea lortu, baina esperientziarekin emozionaturik bueltatu dira.

Beti Gazte eta Baztango neska gazteek kopako finalerdiak jokatuko dituzte futbolean

Asteburuko kirol jardunaldian aipagarriena, eskubaloian Errekak Katalunia aldean jokatutako igoera fasea izan da. Bazekiten zaila izanen zela eta garaipenik gabe bueltatu dira, baina emozionaturik, bertan bizitutako «esperientzia mundialarekin». Futbolean, jokoan deus handirik ez zutela, azken partida irabazi dute Gure Txokoak eta Aurrerak eta galdu Beti Gazteko gizonezkoek eta Baztango bi taldeek. Beti Gazteko eta Baztango neska kadete-infantilek kopako final laurdenetako kanporaketa gainditu dute eta elkarren kontra jokatuko dute finalerdia.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Añorga 6 - Beti Gazte 1 (Julen Urdangarin)

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Iruña 2 - Baztan KE 1 (Ion Osakar)

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 1 (Aratz Markez) – CD Amaya 0

Arga Ibaia 2 - Baztan KE B 0

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Lengokoak 1 - Gure Txokoa 3 (Jokin Irazokik 2 eta Andoni Telletxea)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako igoera fasea

Lagun Artea 3 - Doneztebe FT 0

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako kopako final zortzirenak

Baztan B 6 (Gartxot Iribarren, Mikel Sansiñenak 2, Julen Alegrek 2 eta Julio Cesar Salgado) – CD Idoya 1

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailatik jausteko kanporaketa, joanekoa

Danena 3 - Gure Txokoa A 1 (Ibai Matxikote)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Gure Txokoa B 2 (Alex Moran eta Yasir el Ouafi) – Mariño B 9

San Marcial B 1 - Beti Gazte B 5 (Eneko Almandoz, Oier Txoperena, Ander Etxegaraik 2 eta Adur Sanchez)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako kopako final zortzirenak

CD Municipal Ribaforada 3 - Doneztebe FT 3 (Penaltietan 2-4 irabazi dute doneztebarrek eta final laurdenetan izanen dira)

Nafarroako neska kadete-infantilak kopako final laurdenak

Beti Gazte 4 (Alazne Altxuk 2, Olaia Etxarte eta Arhane Silveira)  – UCD Burlades 0

Baztan KE 5 (Elene Muratori, Irati Maiorak 2, Janire Sarobe eta Irati Sansiñena) – SD Alsasua 2

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Beti Kozkor B -0  Doneztebe FT 1 (beraien atean)

CD Etxarri Aranatz 1 - Aurrera KE 4 (Juba Vicente eta Manex Lasartek 3)

Baztan  KE 0 – CD Aoiz 3

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

SD Alsasua 6 - Doneztebe FT B 0

AD Mendillorri 3 - Baztan KE B 1 (Julen Goñi)

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen senior lehen mailarako igoera fasea Banyolesen (Girona)

Erreka KE 24 – UPV El Pilar Marista 30

Banyoles 27 – Erreka KE 21

Erreka KE 24 – Sano Antequera BM Torcal 31

 

ERRUGBIA

Euskal Liga, Sub 18

Hiruherri RT - BRT AVK Bera Bera Txingudi

Euskal Liga, sub-16

Gernika RT 0 – Txinbaz 21

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun