Doneztebe Futbol Taldeak ere hurbil du ligan lehenbizikoa izatea eta igoera

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 28a, 08:00

Noainen garaipen garrantzitsua lortu zuen Doneztebe Futbol Taldeko hamaikakoa. Heldu den asteburuan Donezteben irabaztea nahiko izan dezake lehen postua lortu eta mailaz igotzeko.

BRT-Menditarrak taldeak galdu egin zuen Lasartek eta seigarren akitu du liga, play-off postuetatik kanpo

Erreka eskubaloi taldearen garaipen handiaz gainera, bertze zenbait hitzordu garrantzitsu izan ditu kirol asteburuak. Aste Santuaren atsedenaldiaren ondotik, Pazko astean ere atseden izan dute Gipuzkoako ligan ari diren futbol talde gehienek. Nafarroan ari diren taldeak, aldiz, gehienak aritu dira asteburu honetan. Talde nagusien artean, Doneztebek multzoko lehena izateko eta zuzenean maikaz igotzeko garaipen garrantzitsua lortu zuen Noainen. Bi partidaren faltan, lehenak dira sailkapenean, bigarrena hiru puntura dute eta, beraz, datorren asteburuan Donezteben irabazita lor dezakete igoera. Baztango bi taldeek Giltxaurdin galdu egin zuten. Errugbian, play-offa jokatzeko eskubidea ematen zuen laugarren postua Lasarten jokoan zuen BRT Menditarrak taldeak. Garaipena behar zuen, baina galdu egin zuen eta, azkenean, seigarren gelditu da. Errekako eskubaloiko emakumeek berdindu egin zuten txapeldunen faseko azken partidan Vianan.

FUTBOLA

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

  • Baztan KE 1 (Eloi Axel Basse) – CD Avance Ezkabarte 3

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

  • FC Bidezarra B 0 - Doneztebe FT 5 (Julen Retegi, Aimar Leatxe, Aimar Zestau, Ugaitz Aldabe eta Enaitz Iriarte)

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

  • SD Lagunak B 4 - Aurrera KE 1 (Jon Mikel Agirre)
  • Baztan KE B 1 (Asier Barberena) – Alde Zaharreko Kluba 2

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

  • Baztan B 3 (Gartxot Iribarren eta Julen Alegrek 2) – CD Salesianos 2
  • Doneztebe FT 4 (Oier Erkiziak 2, Koteto Ezkurra eta Jonan Etxebeste) – CD Beti Onak 1

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

  • Orereta Kafea B - Beti Gazte B 7 (Beñat Aiestaranek 4 eta Xuban Magañak 3)
  • Gure Txokoa B – Beti Ona Erain C, maiatzaren 1era gibeleratua.

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailako kopan

  • Baztan KE A 1 (Iker Galarregi) – CD Pamplona B 2

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe FT atsedena
  • Baztan KE B atsedena
  • Aurrera KE 4 (Oier Lizartza, Unai Labaien eta Oihan Domintxinek 2) - CD Liceo Monjardin B 0

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

  • CD Ademar 0 - Baztan KE 2 (Elene Muratoriren golak)
  • SD Alsasua 0 - Beti Gazte 2 (Alazne Altxu eta Jare Arburua)

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

  • CA Cirbonero 1 - Aurrera KE 0

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska infantil-alebinak, txapeldunen fasea

  • Baztan KE 6 – CD Corellano 3

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak txapeldunen fasea

  • Aurrera KE A 3 (Airywar Porate, Nuria Irujo eta Egoi Zabaleta) – CD Ultzamaldea 8

Alebinak kopa

  • CD Los Sauces - Aurrera KE B, maiatzaren 3an Ezkaba kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, lauko finala finalerdiak

  • BM Ardoi A 25 – Cantolagua 26
  • Erreka KE 29 – Anaitasuna 27

Gizonezko seniorrak, finala

  • Erreka KE 24 – Cantolagua 23

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako txapeldunen fasea

  • Grafometal Sporting Viana 31 - Erreka KE 31

Neska kadeteak ligan

  • UDC Txantrea 29 - Erreka KE 22

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, euskal ligako lehen maila

  • AVK Gipuzkoa Sortzen 22 - BRT Menditarrak 17. Ligan seigarren izan da Baztango taldea eta ez du play-offetara sailkatzea lortu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun