Jon Mari Beasain, Iban Zugarramurdi eta Aitor Zabaletarekin labur-labur

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 12a, 12:00

Jon Mari BEASAIN, Iban ZUGARRAMURDI eta Aitor ZABALETA

Hamalau galdera hiru musikari handi hauek hobekiago ezagutzeko.

Aurkeztu zeuen burua:
  • Iban Zugarramurdi: Pertsona baikorra, alaia eta Arantzako herritar bat gehiago, bertan kontent bizi dena.
  • Aitor Zabaleta: Leitzarra, 18 urtetan Esne Beltzako baxu jotzailea izandakoa. 
  • Jon Mari Beasain: Trikitixa munduan panderoarekin hasi eta gerora gitarrarekin jarraitu duen musikaria. 
Zuena ez den bertze instrumentu bat?
  • Zugarramurdi: Gitarra.
  • Zabaleta: Pianoa.
  • Beasain: Txalaparta.
Musikari izan ez bazinate?
  • Zugarramurdi: Ez dut inoiz pentsatu... Igual pintore.
  • Zabaleta: Pintore.
  • Beasain: Marrazkia asko gustatzen zait eta artearen inguruan ibiliko nintzateke.
Zer afizio dituzue?
  • Zugarramurdi: Kirola, batez ere bizikleta, eta ehiza. 
  • Zabaleta: Argazkilaritza eta pintura. 
  • Beasain: Musika, mendia, baratzea, perfumeria, sendabelarrak…
Artista bat?
  • Zugarramurdi: Michael Jackson.
  • Zabaleta: Rodrigo Cuevas.
  • Beasain: Mikel Laboa.
Disko bat?
  • Zugarramurdi: M-ak taldearen Barkatu ama.
  • Zabaleta: Itoiz taldearen Espaloia.
  • Beasain: Mikel Laboaren Lau-bost.
Kanta bat?
  • Zugarramurdi: Itoiz taldearen Happening baserrian.
  • Zabaleta: Olaia Inziarteren Zenbat okupatzen du.
  • Beasain: Pier Paul Berzaizen Baratze bat.
Musika talde bat?
  • Zugarramurdi: Living Colour. Baina Metallica, Muse, Suicidal Tendencies, Bob Marley… Mila erraten ahal ditut. 
  • Zabaleta: Yellow Jackets. 
  • Beasain: Hertzainak.
Esne Beltzarekin egindako kontzertu bat?
  • Zugarramurdi: Lehenbizikoa, Anoetako gaztetxean. 
  • Zabaleta: Bat baino gehiago. Aukeratzekotan, orain dela urte batzuk Alemanian eta Suitzan egindako bira eta Miribillako agur kontzertua.
  • Beasain: Azken kontzertua. 
Zuzenekoetan hasi aitzinetik, maniarik?
  • Zugarramurdi: Maniarik ez, baina dena ongi dagoela konprobatu behar izaten dut. 
  • Zabaleta: Ez.
  • Beasain: Ez dakit…
Esne Beltzak landu dituen musika estiloen artean, bat aukeratzekotan?
  • Zugarramurdi: Denetarik. Bat aukeratzekotan reggaea.
  • Zabaleta: Edozein estilorekin gustura, baina reggaearekin, adibidez, oso gustura.
  • Beasain: Ska, rocka, folka, trikitixa…
Oholtza bat?
  • Zugarramurdi: Hatortxu Rock.
  • Zabaleta: Jendea hurbil dagoen edozein. 
  • Beasain: Ereñotzukoa. 
Herriko txoko bat?
  • Zugarramurdi: Meaka.
  • Zabaleta: Zirate.
  • Beasain: San Roke ermita. 
Amets bat?
  • Zugarramurdi: Ttikitako ametsak beteak ditut; gerora, ni eta nire ingurukoak zoriontsu eta osasuntsu segitzea. 
  • Zabaleta: Musikaz gozatzen segitzea. 
  • Beasain: Lasaitzea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun