Euskaraldiko unitate ibiltarian informazioa zabaltzeaz gain, izena emateko aukera izanen da, eta baita Euskaraldiko materiala erostekoa ere.
Larunbatean goizean, apirilaren 5ean, Erratzuko plazan izanen da unitate ibiltaria 12:00etatik 14:00etara. Handik Bortzirietara joanen da, Etxalarrera, eta 17:00etatik 20:00etara Etxalarko plazan egonen da. Gainera unitate ibiltariaz gain, Bortzirietako hamaikakoa ere aurkeztuko dute bertso bidez Ekhiñe Zapiain eta Kattin Madariaga bertsolariek 19:00etan.
Biharamunean, hilaren 6an, Donezteben izanen da Euskaraldiko gune ibiltaria. 12:00etatik 14:00etara Parrokia karrikan, Ostiz parean dagoen aparkalekuan paratuko dute gunea.