Ttipi Txartela

'Quosque Tandem Abutere!' ikuskizunerako sarrerak Doneztebeko Koldo Rodriguezi tokatu zaizkio

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 28a, 10:30

Igande honetan, martxoaren 30ean, Quosque Tandem Abutere! Dantza garaikide emanaldia eskainiko du Zuk Performing Arts konpainiak Lesakan. Harat joateko sarrera bikoitza zozketatu du TTIPI-TTAPAk bazkideen artean eta saritua Doneztebeko Koldo Rodriguez Akarregi izan da.

Sendaberri Paisaia Eszeniko Berriak zikloaren barnean,  Quosque Tandem Abutere! Dantza garaikide emanaldia eginen du Zuk Performing Arts konpainiak igandean. Lesakako Harriondoa Kultur Etxean izanen da, 18:00etan. TTIPI-TTAPAk TTIPI TXARTELA duten bazkideen artean, sarrera bikoitzaren zozketa egin du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun