TTIPI-TTAPA eta ERRAN.EUSeko kideentzat abantaila ugari ERRAN aplikazioan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 27a, 09:00

Deskargatu eta instalatu ondotik, erregistratu egin behar da. Harpidetza edo bazkidetza egitean emandako posta elektronikoarekin hasi behar da saioa. Lehendik erregistratuta ez daudenek ERRAN.EUSeko mezu bat hartuko dute euren posta elektronikoan hainbat argibiderekin. 

Mugikorrerako aplikazio berria sortu du TTIPI-TTAPAk: ERRAN aplikazioa. Erabiltzeko erraza, herritarren zerbitzurako tresna eta TTIPI-TTAPA eta ERRAN.EUSeko kideentzako abantaila andanarekin.

Zero kilometroko aplikazioa da: euskara hutsean sortua, tokiko edukiekin, eskualdean eginen diren ekitaldiekin osatutako agendarekin, gure merkatarien eta ostalarien eskaintzekin eta gure komunitatearen parte diren bazkideekin.

Nornahik deskargatzen ahal du, baina bereziki harpidedun ordaintzaileek eta TTIPI TXARTELA dutenek sumatuko dute aldea, haiei bideratutako tresna baita.

Lau atal 

Lau atal nagusi ditu aplikazioak:

  1. Kazetaritza edukiak: Norberak nahi dituen herrietako eta intereseko gaiei buruzko kazetaritza edukiak eta azken orduko abisuak lehenesteko aukera izanen du, baita webguneko ikus-entzunezkoak eta argazkiak debalde deskargatzeko aukera ere.
  2. Eskualde osoko ekitaldien agenda eguneratua.
  3. 0 Km Gida: Eskualdeko merkatarien erakusleiho digitala.
  4. Kideen txokoa: Zozketetan zuzenean parte hartzeko aukera, abantailei eta deskontuei buruzko informazio zehatza, TTIPI TXARTEL digitala, bezero arretarako gunea, TTIPI-TTAPAren PDF aberastua...

Edozein moduz, aplikazioa etengabeko garapen prozesuan dago. Tokikomeko bazkideekin elkarlanean, TTIPI-TTAPAren intentzioa egunez egun garatzea da, tresna honek aukera gehiago izan ditzan. Hortaz, funtzionalitate berriak garatzeko edo nabigazio esperientzian hobetzeko, zure ekarpenak ongi etorriak izanen dira. Ekarpenen bat egin nahi baduzu, eskribitu info@ttipi.eus helbidera. 

Aisa erabiltzeko modukoa

Deskargatu, instalatu, erregistratu eta erabili. Ez da bertzerik egin behar. Aplikazioa Android zein iOSerako erabilgarri dago, App Storen eta Play Storen. 

Pausoz pauso hauxe egin behar duzu:

  1. Deskargatu ERRAN aplikazioa ANDROID zein iOSrako.
    Lortu Google Play dendan
  2. Erabiltzeko erregistratu behar da. 
  3. Nahitaezkoa da erabiltzaile gisa erregistratzea harpidetza edo bazkidetza egitean emandako posta elektronikoarekin. Lehendik erregistratuta ez daudenek egunotan ERRAN.EUSeko mezu bat hartuko dute euren posta elektronikoan. Mezu horretan, ERRAN aplikazioa deskargatu eta erregistratzerakoan erabili beharreko behin-behineko pasahitza ere agertuko da. 
  4. Pasahitza atzendu bazaizu, klikatu pasahitza berreskuratu. Erregistratzerakoan arazoren bat baldin baduzu, deitu 948 63 54 58ra edo idatzi info@ttipi.eus posta elektronikora. TTIPI-TTAPAko lantaldeak gustura aski lagunduko dizu. 
  5. Kide baldin bazara, aplikazioan zure datuak eta aipatutako abantaila guziak eskura izanen dituzu. Eta oraindik kide ez bazara, noiznahi egiten ahal zara.  

 

Zergatik eta zertarako deskargatu aplikazioa?


Kide baldin bazara, aplikazioan izanen duzu TTIPI TXARTEL digitala.

Zozketa eta lehiaketa guzietan modu erraz batean parte hartzeko aukera izanen duzu.

Norberak nahi dituen herri eta intereseko gaiei buruzko kazetaritza edukiak eta azken orduko abisuak lehenesteko aukera, nahieran.

TTIPI-TTAPAren PDF aberastua, argazki galeria, audio eta bideoekin mugikorrean leitzeko aukera.

Gustuko edukiak gordetzeko aukera, beranduago irakurtzeko; edukiei iruzkinak egin eta artikuluak norbaiti bidaltzeko aukera.

ERRAN.EUS webguneko ikus-entzunekoak eta argazkiak doan deskargatzeko aukera.

Eskualde osoko kultur eta jarduera agenda, momentu oro eguneratua.

0 Km Gida, eskualde osoko zerbitzu eta komertzioen gidarik berrituenarekin eta osatuenarekin.

 

Bezero arreta atala, intzidentzien berri emateko: aldizkaria ez duzula jaso, irratia ez dela aditzen, edota bertze edozein eskaera edo abisu bidaltzeko.

Gure komunitateko kidea izanda, gure komunikazio proiektua garatu eta hobetzeko prozesuan lagunduko duzu.

 

Oraindik KIDE ez bazara:

TTIPI-TTAPA / ERRAN.EUSen kide izan nahi dut

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!