Euskaraldia

Euskaraldian izena emateko aukera izanen da larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 20a, 12:00

Maiatzean izanen da Euskaraldiaren laugarren edizioa, baina dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Larunbat honetan ere horretarako aukera izanen da Donezteben, Malerrekako eta Bertizaranako Euskaraldiko batzordearen eskutik.

Bi hilabeteren buruan hasiko da Euskaraldiaren laugarren edizioa. Zehazki, maiatzaren 15etik 25era izanen da eta tarte horretan Euskaraldiaren txapa soinean eramanen dute milaka eta milaka herritarrek, batzuk ahobizi txapa eta bertzeek belarriprest txapa.

Bada, horri begira, joan den larunbatean ireki zuten Euskaraldian izena emateko epea eta nahi dutenek lotura honetan egiten ahal dute. Hala ere, Malerrekako eta Bertizaranako batzordeak larunbat honetan, martxoaren 22an, izena emateko mahaia paratuko du Doneztebeko Santa Luzia plazan. 10:30etik 13:30era han izanen dira eta izena emateko aukera izateaz gain, informazio gunea paratuko dute.

Herriz herri lanean
Euskaraldiaren webgunean ikus daitekeen mapa honetan, Euskaraldiaren mugimenduan parte hartzen ari diren herriak ageri dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!