Tunel berriaren barnean leherketa kontrolatuak egiten hasi behar dutela eta, bihartik aitzinera, martxoak 5, trafikoan etenaldiak suertatuko dira egunero N-121-A errepidean Belateko tuneletik pasatzeko. Etenaldi horiek 15-20 minutu iraunen dutela aurreikusi dute, eta egunean behin eginen dituzte, beti egunez.
Leherketen maiztasuna eta ordutegia lanen aurrerapenaren eta lurraren ezaugarrien araberakoa izanen denez, trafikoaren mozketak ezin dituzte aitzinetik planifikatu. Hortaz, Belateko tuneletik pasatu behar dutenei gomendatzen diete kontuan hartzeko balizko mozketa horiek.