Sindikatuak dagoeneko jakinarazi dute zein izanen diren heldu den asteazkenean eginen dituzten mobilizazioak. Elizondon Foruen plazan elkarretaratzea eginen dute 09:15ean eta ondotik asanblada 09:30ean Lanbide Eskolan
Bortzirietan Beran elkartuko dira eta elkarretaratzea eginen dute 09:15ean Mukixu zubian. Handik, Toki Ona institutura joanen dira eta asanblada eginen dute 09:30ean.
Malerrekan aldiz, elkarretaratzea Doneztebeko San Miguel eskola aitzinean eginen dute 09:15ean eta asanblada eskolan 15 minutu beranduago.