Bortzirietako gurasoek sortu duten taldea da Gotti Burua Bortziriak taldea. «Adin ttikikoei sakelakoa emateko adina gibelatzea» dute helburu, eta horrekin batera, «jendartean erabilera arduratsua eta osasuntsua» sustatu nahi dituzte. Bide horretan prestatu dute galdetegia, «hurrengo egitasmoak eskualdeko beharrak asetze aldera diseinatu eta bideratzeko». Galdetegia online bete behar da, seme-alaba bakoitzeko bat, eta anonimoa da.