Herri Haitadaren hirugarren edizioa Zugarramurdin eginen dute maiatzean

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 24a, 13:00

Zugarramurdiarrak sokatiran 2019ko Herri Haitadan, Ainhoan. 2025ean hirugarren edizioa Zugarramurdin bertan antolatuko dute.

2025eko maiatzean Herri Haitadaren hirugarren edizioa eginen da, aldi honetan Zugarramurdin. Sara, Ainhoa, Urdazubi, Etxalar, Bera eta Zugarramurdi herrien arteko lehiaketa honen lehen edizioa Saran egin zen 2018an eta bigarrena eta, orain arte azken edizioa, Ainhoan egin zen 2019an.

Urte batzuk pasatu ondotik, berriz ere errekuperatu nahi da. Aldi honetan, Zugarramurdik hartu du antolatzeko ardura, eta horretarako izena emateko zerrenda bat paratu dute Ansalas ostatuan. Antolaketa lan handia izanen da, beraz, ea jendea parte hartzera animatzen den.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun