Giro ederra Ainhoan egin den Herri Haitadan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 22a, 10:18

Lehiaren gainetik giro ederra nagusitu zen maiatzaren 18an Ainhoan egin zen Herri Haitada egunean. Etxalar, Bera, Zugarramurdi, Urdazubi, Sara eta Ainhoako herritarrak kirola, kultura eta bertze hainbat alor nahasi zituzten hamabi probetan lehiatu ziren, eta hondarrean etxeko taldea nagusitu zen, Ainhoa. Bigarren joan den urteko edizioan txapeldun izan zen Sarako taldea gelditu zen, hirugarren Etxalar, laugarren Zugarramurdi, bosgarren Urdazubi eta seigarren Bera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun