Tunelen hegoaldeko sarbidean ariko dira lanean eta trafikoa bi noranzkoetan itxiko dute; zehazki, 27. kilometroaren eta 35. kilometroaren artean –Almandoz parean–.
Abuztuaren 19tik itxita egon ondotik, urriaren 31n ireki zuten Belateko tunela. Baina lanek aitzinera egin dezaten, tarteka errepidea moztuko dutela ohartarazia du Nafarroako Gobernuak.