Belateko tunelaren bikoizketa lanak direla eta, NA-1210 errepide zaharra 17:30etik 18:00etara itxiko dute gaur arratsaldean. Zehazki, tunelaren hegoaldeko sarbidean arituko dira lanean. Iruñeko noranzkoan Ultzamako Benta parean moztuko dute trafikoa, eta kontrako noranzkoan 27. kilometro puntuan, errepide zaharreko sarreran.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.