N-121-A

Bihar ere Belateko errepide zaharra ordu erdi batez itxiko dute

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 1a, 14:00

Belateko tunela bikoizteko lanak direla eta, azken asteotan hainbat aldiz itxi dute errepide zaharra. Bada, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, bihar, asteazkena, berriz itxiko dute.

Zehazki, 15:30ean itxiko dute NA-1210 errepide zaharra, 0 eta 12. kilometroen artean, Arraizko benten aldetik Ultzamako bentetara bitarteko tartean. Aurreikusi dutenez, ordu erdi batez edukiko dute itxia.

Zati horretan N-121-A errepidea ere itxia dago. Abuztuaren 19an itxi zituzten Almandozko eta Belateko tunelak bi noranzkoetan eta urriaren 31ra bitarte hala izanen direla jakinarazia du gobernuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun