Usategietako Tradizioaren besta iganderako prest dute Lizarietan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 20a, 11:00

Usategietako makila botatzeko munduko bederatzigarren txapelketa eginen dute igande goizean Lizarietan.

Sara eta Etxalarren arteko hitzarmena berresteaz gain, makila botatzeko munduko IX. txapelketa ere jokatuko da

Irailaren 22an egun osoko besta izanen da Lizarietan. Sara eta Etxalarren arteko hitzarmen berrestea dela eta, igandean 10:00etatik 13:00etara bertako ekoizleen merkatua, usazaleen makila egite erakustaldia eta haurrentzako puzgarriak izanen dira. 11:30ean Usategietako makila botatzeko munduko IX. Txapelketa. 12:30ean eginen da 2011ko irailaren 4ko Sara eta Etxalar arteko hitzarmenaren sinaduraren berrestea. 13:00etan Amets Arzallus eta Kattin Madariaga bertsolariek saio berezia eskainiko dute eta, ondotik, bazkaria izanen dira. Arratsaldea Joxe Angel musikariak alaituko du.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun