Maider Agirrebarrena

Harrera ona izaten ari dira Mendialdeko Azokak

Xorroxin irratia 2024ko ira. 11a, 13:08

Joan den igandean, Leitzan, Talo Eguna ospatu zuten. Leitzako Taloak eta Saldiasko Talogileak bertan izan ziren. Egun borobila izan zen. Izenburuak dioen bezala, taloak izan ziren protagonista baina herri kirolak, artisau azoka eta musika ere izan ziren egunaren osagai.

Mendialdeko Azoka ibiltariaren V. edizioaz aritu ginen udaberrian. Orain artekoak nola joan diren jakinen dugu gaur. Bidenabar, Araizko Kablearen egunaz ere mintzatuko gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun