Euskal Artzainak Ameriketan besta Berueten eginen dute urriaren 12an

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 1a, 11:00

2010ean Sunbillan ospatu zuten euskal artzain amerikanoen eguna.

Autobuserako txartelak irailaren 1etik 26ra eskura daitezke eskualdeko hainbat lekutan

Euskal Artzainak Ameriketan eguna urriaren 12an ospatuko dute aurten Berueten, izen bereko elkarteak, Nafarroako Gobernuaren eta Anue, Atetz, Basaburua, Imotz, Lantz, Odieta, Ultzama eta Berueteko udalek lagunduta. Egun horretarako autobusetarako txartelak irailaren 1etik 26ra salgai paratu dituzte.

 

Autobuserako txartelen salmenta-puntuak

BORTZIRIAK
  • Lesaka: Herriko Etxea
  • Bera: Maitetxu Leonis
  • Igantzi: Jose Mari Yanci
MALERREKA
  • Sunbilla: Jose Mari Jorajuria
  • Doneztebe: Angie Otxandorena
BAZTAN
  • Baztan Balleko Etxea
  • Arraioz
  • Oroki
IRUÑEA
  • Arantxa Telletxea/Felix Almiranterena
ERRO
  • Adriana Marmaun
EUGI
  • Alberto Urbeltz
ARTZE
  • Beñardo Villanueva
ORBAITZETA
  • Felix Almirantearena
LUZAIDE
  • Miriam Almiranterena
DONIBANE GARAZI
  • Paris Alimentación
BASABURUA
  • Berueteko posada
  • Juantsarats: Apeztegiberri
  • Jubilatuen elkartea
  • Izarpeko kanpina

 

Basaburua-Imotz-Ultzama aldetik 215 artzainek emigratu zuten

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Ana Olaiz (Iraitzoz) eta Lourdes Iraizozeri (Iraitzoz)  azken bi urte hauetan Basaburua, Ultzama, Atetz, Lantz, Odieta eta Imotzetik AEBra  joan zirenen datuak biltzeagatik,  baita udal horiei  proiektuarekin erakutsi duten inplikazioarengatik eta Beruete (Basaburua) herrian urtero ospatzen den besta ospatzeko lankidetzagatik ere.

Bildutako datu eta argazkiei dagokienez, 215 pertsona inguruk emigratu zuten haran horietatik. Bildutako materialetik abiatuta, eta Jesus eta Begoña Garate (artzain baten-seme alabak) laguntzari esker, erakusketa bat argitaratuko dute, eta argazkiez gain, emigrazio horrek herri horietan eragin zituen datu demografikoak emanen ditu ezagutzera.

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, diseinatzen ari den Artzain "Amerikarraren" Ibilbidearen bitartez, histori hau gizarteratzen eta gogoan mantentzen saiatuko da. Ibilbide hau emigrazio hau jasan duten hainbat herri eta haranetatik igaroko da, eta gure ingurunea hobeto ezagutzeko balio izateaz gain, leku bakoitzeko emigrazioari buruzko informazio zuzena izateko balioko du.

 

Urriaren 12ko egitaraua Berueten

  • 10:00etan autobusen iritsiera
  • 10:00etatik 12:00etara gosaria.
  • 10:00etatik 14:00etara erakusketa eta bertako artisauak.
  • 12:00etan meza, Ultzama abesbatzak kantatua.
  • 14:00etan Highball eta bazkaria.
  • 16:00etan Menditarrak kantari.
  • 16:00etan Ibarra DJ.
  • 19:15ean autobusen irteera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun