Gure Zirkua Lesakan ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu TTIPI-TTAPAk

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 23a, 14:00

Lesakara ailegatuko da heldu den astean Gure Zirkua, eta TTIPI-TTAPAK bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu zirkua ikusi nahi dutenentzako. Zehazki, irailaren 7an eta 14an 12:00etan izanen diren emanaldietarako sarrerak zozketatuko ditu, emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bana.

Parte hartzeko aski da Ttipi Txartela izatea, eta galdetegi hau betetzea. Abuztuaren 29ra arte parte hartu dezakezue zozketan eta abuztuaren 30ean, goizean, jakinaraziko ditugu irabazleen izenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun