Mikel Mendizabal

Euskara erraz eta efiziente bat posible al da?

Xorroxin irratia 2024ko uzt. 31a, 13:53

Oraindik gaztetxoa da, hilabete batzuk bertzerik ez ditu "Euskara Orain, Eraginkortasuna Helburu” liburuak.
Iaz, urrian argitaratu zuen Alberdania argitaletxeak. Bertan, gure hizkuntzaren egungo egoera aztertzen da, baina ohikoa ez den ikuspegitik. Soziolinguistika hartu ohi da aunitzetan oinarri, baina liburuan aipatzen da ez dela bide bakarra, gutti edo ia inoiz aipatzen ez diren arrazoiak ere badaudela. Euskara sinplifikatzea edo zergatik korapilatzen garen hainbertze aditzekin, modu errazean erabilgarri direnak baldin baditugu...
Hauek adibide batzuk bertzerik ez dira liburuan adierazi nahi dena islatzeko.
Irratian informazio interesgarriak jaso eta ematen ditugu.
Duela egun batzuk, liburuaren ingurukoak jaso genituen, idazlea eta irakaslea, eta modu berean liburu honen egilea den Mikel Mendizabalen eskutik eta goiz honetan gure artean izan dugu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun